XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
F-315ak ez zen bere jaiotzataz oroitzen: - Beno, azken finean ez dut inoiz ezagutu hori oroitzen duenik.
Denbora luze zeraman F-315ak arma-lantegi batean lo egiten.
Baina hau ez zen arraroa berarentzat.
F-315 tanke bat bait zen.
Hala ere, F-315 ez zen besteak bezalako tankea; lehenengo, berak ez zuelako burdin eta altzairuzko masa izan nahi, eta bigarrenaz, F-315 deitzea ez zitzaiolako batere atsegin.